El Baile De Los Malditos

Azal gogorra

Spanish hizkuntza

1960ko eka. 24a(e)an Planeta(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-01-49019-4
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

3 izar (berrikuspen 1)

Edizio 1

Ittuen arteko bizitzia

3 izar

Faktore anakronikua aplikauta (beste garai bateko best sellerren estandarrak), liburu bikaina begittandu jatak. II Mundu Gerrako ittu nagusixak ezagunak dittuk, baiña liburuetan agertzen dirazen gertakari famosuen artian, jentia eta soldauak bizi egitten zittuan; horixe da liburu honek kontatzen dabena, eta interes berezixa emoten detsana. Hiru protagonisten historiak, gaiñera, modu "zikiñian" txirikordatuta jagozak, hau da, sinisgarrixa dan modu baten, artefakto literarixo askotan ikusten dogun modu perfektuan barik. Dana dala, azkenengo zatixan irabazlien kontakizuna eta moldiak nagusitzen dittuk (epikia, soldauen arteko elkartasuna, armada aliauen txungotasun guztian azpixan, zintzotasuna dagola, eta alemanen zintzotasunan azpixan, gaiztotasuna...) amaiera mingotx konbentzionalakin biribilduta.

Liburua amaittu arte, etxuat begiratu nahi izan autorian biografixarik. Oin hobeto ulertzen juat, autoriak lehen eskutik ezagutzen zebala antisemitismua, eta Europako gudu zelaixen girua. Ezagun dok bai, benetakotasun haundiko pasartiak jagozak.

Gaiak

  • Spanish
  • Foreign Language Study
  • Spanish: Adult Fiction