Guztiok izan beharko ginateke feminista

eBook

5 izar (2 berrikuspen)

Desberdinak al dira Afrikan eta Euskal Herrian emakumeok bizi ditugun egoerak? Benetan zailagoak al zaizkigu gauzak emakumeoi? Zergatik egiten zaigu desberdina egoera bera emakumeak ala gizonak eginda? Nola naturalizatzen dira berez naturalak ez diren egoerak? Nolako eragina dute hezkuntzak eta kulturak? Zer da feminista izatea? Zergatik izan feminista? Gizonak ere feminista izan beharko ginateke? Zer irabazi eta zer galtzeko?

Beheko testua 2012ko abenduan TEDxEustonen (Afrikari buruzko urteroko sinposioan) emandako hitzaldiaren bertsio berrikusia da. Bertan, hainbat alorretako hizlariek hitzaldi laburrak ematen dituzte, afrikarrak zein Afrikaren lagunak inspiratzeko eta adoretzeko asmoz. Duela urte batzuk, beste TED sinposio batean “Historia bakarraren arriskuak”

izenburua zuen hitzaldia eman nuen, estereotipoek gure pentsamendua mugatzen eta moldatzen duten moduaz, batik bat Afrikari buruzko estereotipoek. Nago “feminista”

hitza, eta feminismoaren ideia bera ere, estereotipoek mugatuta dagoelakoan. Chuks neba eta Ike lagun mina, TEDxEuston sinposioaren antolatzaileak biak, hitzaldi bat emanez parte har nezan tematu zirenean, ezin izan nion gonbidapenari …

Edizio 1

avatar for Bihar

baloratu du

5 izar

Gaiak

  • feminismoa