Amek ez dute

Elkar(e)k argitaratua.

ISBN:
9788490278086
5 izar (2 berrikuspen)

Edizio 1

(e)k Katixa Agirre(r)en Amek ez dute kritika egin du

Eleberri intentsoa, gogorra, sakona eta originala

5 izar

Irakurtzeko oso erraza da, baina jorratzen diren gaiak gogorrak eta hausnartzekoak dira: hutsunea, ama identitatea, haurren heziketa, jaioberrien eragina... Katixa Agirrek amatasunaren eta nortasunaren gaineko gogoetak egiten ditu. Edozeinek irakurtzeko liburua , baina batez ere ama izan den edonorentzat terapeutikoa dela esango nuke. Protagonistak bi emakume, bi ama gazte dira. Batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narraitzailea, erditzerakoan konturatzen da ama hiltzailea ezgutzen duela. Obsesionatu egiten da, gehiago jakitea nahi du, eleberri bat idazteko. Niri asko gustatu zait eleberria eta gomendatuko nuke.