Iñigo Ibarra (e)k Domingo Villar(r)en Ollos de auga liburuaren kritika egin du
Gustatu zait.
5 izar
Gustatu zait Domingo Villarren Ollos de agua liburua. Berezia izan da, galegoz hitzik jakin gabe jatorrizko hizkuntzan irakurri dudalako. A Guardako liburu-dendako dendariak, nire hizkuntzaren ezezagutzaz jakitun, tentu handiz hautatu zidan eleberri hau. Eskatu bezala, nobela beltza. Berak umoreduna zela adierazi zidan eta errez eta arin irakurtzeko modukoa zela. Erronka polita izan da, aixa ulertzen baita tarteka hiztegira bisita gutxi batzuk eginez. Liburu bizia da, badu misterioa, sortzen du jakin-mina, Galizan gertatzen da eta umorea etengabea da. Umorearekin izan dut tarteka txokea. Gizontasun ohikoaren deseraikitze bidean garen garaiotan, gizontasunari lotutako txantxa horiek ez zaizkidalako gustatu. Eta gero, kostatu egiten zait protagonistekin enpatizatzea: poliziak baitira; nahiz eta jator askoak izan. Gainera, haietariko bat homofoboa eta biolentoa da. Kontuak hortik atera. Nolanahi ere liburu ona da. Guztiz gomendagarria.