Oier Gorosabel Larrañaga (e)k La Segunda Guerra Mundial(r)en kritika egin du
Gerra erraldoia ezagutzen
4 izar
Hainbesteko sufrimendua ekarrittako gerriak (historiako haundiñak) danok ikutu ginttuan, amaittu eta gero jaixotakuori bebai. Horretara, gitxi-asko, nere belaunaldiko guztiok ezagutu juagu zatiren bat, zinian, literaturan... Liburu honek, panorama zatikatu horri batasun bat emoteko balixo izan jestak. Gaiñera, gaztetan bizi-bizi izandako Gerra Hotzan parametruak be orduantxe ezarri ziran, eta "ardatzan" purrutanakin batera, igual zati hori egin jatak interesgarrixena.
Liburu oso ona dok hau: mapa asko jittuk, zehaztasun ugarirekin, denpora-lerruekin, eta kontsultarako aproposa danez etxian gordetzeko morokua. Behiñ baiño gehixagotan pentsau juat zenbat gustauko jakon gure aittari (berak 10-15 urte zittuala gertatu zuan hau guzti hau). Harek lagatako izperringi-txatalen karpetia be, begi diferentiekin ikusiko juat oiñ.
Ez dok ahaztu bihar irabazlien aldetiko ikuspegixa jaukala. Orekatu xamarra jirudik, baiña halan be alboraketia igartzen dok: "ardatzekuen" eta sobietikuen triskantzak nabarmentzen dittuk bakarrik.
Corbis/Bettmannen azken argazkixak, barriz, Kajoitxun gerra ostekuak gogoratzen jestak: gerrian zoramena pasau eta gero, Akondiako frenteko lubaki gordiñak zeru urdin paketsuan azpixan. …
Hainbesteko sufrimendua ekarrittako gerriak (historiako haundiñak) danok ikutu ginttuan, amaittu eta gero jaixotakuori bebai. Horretara, gitxi-asko, nere belaunaldiko guztiok ezagutu juagu zatiren bat, zinian, literaturan... Liburu honek, panorama zatikatu horri batasun bat emoteko balixo izan jestak. Gaiñera, gaztetan bizi-bizi izandako Gerra Hotzan parametruak be orduantxe ezarri ziran, eta "ardatzan" purrutanakin batera, igual zati hori egin jatak interesgarrixena.
Liburu oso ona dok hau: mapa asko jittuk, zehaztasun ugarirekin, denpora-lerruekin, eta kontsultarako aproposa danez etxian gordetzeko morokua. Behiñ baiño gehixagotan pentsau juat zenbat gustauko jakon gure aittari (berak 10-15 urte zittuala gertatu zuan hau guzti hau). Harek lagatako izperringi-txatalen karpetia be, begi diferentiekin ikusiko juat oiñ.
Ez dok ahaztu bihar irabazlien aldetiko ikuspegixa jaukala. Orekatu xamarra jirudik, baiña halan be alboraketia igartzen dok: "ardatzekuen" eta sobietikuen triskantzak nabarmentzen dittuk bakarrik.
Corbis/Bettmannen azken argazkixak, barriz, Kajoitxun gerra ostekuak gogoratzen jestak: gerrian zoramena pasau eta gero, Akondiako frenteko lubaki gordiñak zeru urdin paketsuan azpixan. Bonba hotsan ordez, ixilttasuna. Txorixen kantua be igarri leike, argazkixotan. Liburua amaitzeko, gerrian kontrako hausnarketa momentu egokixa.