Euskara hizkuntza

Ibaizabal(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-1370-055-7
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (berrikuspen 1)

Miguelek kostaldeko herri batean bizimodu arrunta darama bere amarekin eta arreba Inesekin. João zibilizaziotik at bizi da Meltemi izeneko belaontzian, eta oso gutxitan lehorreratzen da. Hiru nerabeen bizitzak ezustean gurutzatuko dira topaketa esanguratsuan, eta horrek betiko aldatuko du euren patua.

Edizio 1

(e)k Paloma González Rubio(r)en Joao liburuaren kritika egin du

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Iraganeko gertakarien kronika gisa dago idatzita, protagonistetako baten ahotik. Gaztetxoa zenean, itsasoan bizi ziren ama-seme berezi batzuk ezagutu zituzten, gerora bizitza aldatuko zietenak, berari, amari eta zorigaitzezko arrebari. Aurkikuntza eder baten kondaira da, zentzu horretan; protagonisten nerabezaroak galderaz eta zalantzaz josiko dituen ezusteko adiskidetasuna.

Eleberri irakurterraza da, atalen ugaritasunari eta orrialde kopuru neurritsuari begiratuz gero. Zailtasunik ere ez du pertsonaia multzoari dagokionez, agertzen baitira lehen lerroko bost aktore, bigarren lerroko hiruzpalau eta figurante sorta murritza.

Hori guztia erritmo bizian (elkarrizketei esker) eta tonu samur eta, hainbatetan, malenkoniatsuan kontatuta.

Eleberri itsas-zalea dela esango dute askok, baina berez itsasoa jokalekua da, ifrentzua lehorra den bezala.

Liburuak badu, ordea, hausnarketa probokatzeko indar handia, irakurlea harrapatuko duen kezkabidea, zeren bizitzako erabaki garrantzitsuenak jartzen baitizkio aurrez aurre, nori eta nerabezaroan kateaturik dabilen narratzaileari.

Beren amen zirkunstantzia eta erabakien neurrira eraikitako munduan bizi dira ordura arte Miguel eta João. Lehena, kostaldeko herri batean, eskola, lagunarte eta …

Zerrendak