Viento del sur

memorias apócrifas de un inglés salvado por España

260 orrialde

Spanish hizkuntza

2001ko mai. 9a(e)an Plaza & Janés Editores(e)n argitaratua.

ISBN:
9788401328916

OpenLibraryn ikusi

3 izar (berrikuspen 1)

Edizio 1

Karramarro desteñiduanak

3 izar

Hala begittantzen jataaz britainiarrak, hamendik aldian ikusten dittudazenian: euren ule marroi argi hori, eta azal gorri-gorrixa eguzkittan erretzen dirazenian... Jente majua dok halan be: eta, kanpotar guztiekin gertatzen dan legez, extraterrestrian edo parakaidistian ikuspegixa mantentzen juek, gure burua beste era batera ikusteko oso interesgarrixa dan espillua. Hala gertatzen jakok nobelian protagonistiari be, Espainia erdigune-hegoaldian batez be; herrialde eder horretako izaerian klabe batzuk ondo harrapatzen dittuala esango najeukek, nahiz eta modu xalo eta (batzutan) despistau xamarrian izan. Liburuak autofikziñua jirudik: pentsau lajeikek idazliak bere esperientzietatik asko erabilliko zittuala, idazteko (metodismua.. ) baiña ezin jakin pasarte estrafalarixo ugarixetatik zeintzuk dirazen benetakuak, edo beste bati gertatutakuak, edo asmautakuak. Dibertigarrixa dok, halan be. Amaieria etxatak gustau baiña: diarixo egitturiak justifikatzen bajok be, biribildu barik eta bapatekua begittandu jatak...

eibar.org/blogak/orakulua/karramarro-desteniduanak