Los 39 escalones

, #29

Azal biguna, 155 orrialde

Gaztelera hizkuntza

1985ko eka. 30a(e)an Planeta(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-320-8639-7
ISBN-a kopiatu!
3 izar (berrikuspen 1)

"The Thirty Nine Steps" John Buchan idazle eskoziarraren eleberria da. 1915ean argitaratu zen lehen aldiz, atalka, All-Story Weekly eta Blackwood's Magazine aldizkarietan, eta gero liburu bezala. Richard Hannay pertsonaiaren bost eleberrietako serietatik lehena da. Akzioa Londresen, Edinburgon eta Eskozian gertatzen da. Richard Hannay, Hegoafrikako meatze ingeniari ohiak, gorpu bat aurkitzen du bere etxean. Ostean, Europan gerra piztu nahi duen "Harri Beltza" nazioarteko kriminal-erakundeak Eskoziako landa-eremuan jazarriko du. Hogei egunez, Hannay bere bizitza eta "39 mailak" salbatzeko borrokatu beharko da.

Edizio 1

(e)k John Buchan(r)en Los 39 escalones liburuaren kritika egin du (Best Sellers Serie Negra, #29)

Igesaldixa mortuetan zihar

3 izar

Ene, hau dok hau, suspentsia eta korapilluan askatzia azkenera arte eruatia! (azken hirugarrengo pajinara arte, zihetzago esanda). Bapateko amaiera horrek pixkat deskolokauta laga nok, baiña ezin juat esan txarto dagonik. Gatxa egitten jatak siñistia lehendik ezagunak zirazen konspiradoriak ezin ezagutu izanak, baiña tira; lizentzia literarixo moduan, aktorien abillezixiari gorazarre moduan hartuko juagu. Faltan botatzen juat konspiraziñuan azalpen argixagua: lehelengo espia akabatzen danian ez da azaltzen, eta gero krisisa ixotzen danian bez; baiña igual lanbro horretan lagatzia izan dok intelijentiena, idazlian aldetik -bestela koherentzia eskatzen hasiko giñakek!-. Kuriosua dok, baitta be, I Mundu Gerran pizkundian kokatzen dan nobela hau, gerria hasi barri argitaratu izana.

eibar.org/blogak/orakulua/igesaldixa-mortuetan-zihar

Begiratu bihar izan juat: "Annie Laurie" kantu eskoziarra. youtu.be/-fhe2TQOy-g
Aurrerago esan doten modura, nobela oso modernua begittantzen jatak; eta esango najeukek abentura kontakizun askoren eredu izango zala hurrengo urtietan. Nik behintzat, umetan irakorrittako Enid Blytonen liburuak behiñ baiño gehixagotan etorri jataaz burura, ez bakarrik jengibre galletengaittik. …