Azal gogorra, 96 orrialde
euskara hizkuntza
2010ko api. 8a(e)an Txalaparta(e)n argitaratua.
Azal gogorra, 96 orrialde
euskara hizkuntza
2010ko api. 8a(e)an Txalaparta(e)n argitaratua.
Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta katuek borroka-leku duten hiria. Minberatarren Jauregia, Negarguraren plaza. Tristuraren Etxea, Hiru Minen zubiak. Bilbo horretan dagoen Katu Kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak. Atsekabe munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrira jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondoan izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina batez ere, zoriontsu.