Oriente Medio, Oriente roto. Tras las huellas de una herida abierta

312 orrialde

2017ko mar. 26a(e)an Península, Ediciones Península(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9942-611-2
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

3 izar (berrikuspen 1)

Edizio 1

Interesgarria

3 izar

Lehen gerturapen bat herrialde konplexu eta gatazkatsu hauetara. Idazleak (kazetaria) bere bizipenak kontatzen ditu, pixkanaka herrialde bakoitzaren hurbilpen bat eginez.

Kapitulu bakoitza herrialde ezberdin bat da (Yemen, Libia, Pakistan, Tunez..). Bakoitzean herrialde horretan murgiltzen zaitu idazleak, bertan berak topo egin duen pertsonen iritziak/esanak azalduz.

Oso ulerterraza da, eta hori asko baloratzen dut, kontuan izanik herrialde horien egoerak era erraz batean azaltzea oso zaila dela (eta gehientsuenok ideia handirik ez dugula).

Hala ere, kapituluak motz geratu zaizkit... Eta agian, kasu batzuetan bere iritziarekin ez dut bat egin, edo behintzat, zalantzagarriak suertatu zaizkit (Sobiertar Batasunari nola egiten zion erreferentzia, adb..).

Kasuan kasu, interesgarria eta irakurtzeko gomendagarria. Egia esan, niri interesa piztu dit herrialde hauen egoeraz gehiago informa nadin.