Hardcover, 176 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
9788497834322
No rating (0 reviews)

Tradizioa transmisioa da. Euskal literaturaren tradizioa, -ipuinak, poemak, hitz-jokoak, hiz-kuntzarekin jolas egitea- altxor kultural eskerga, gureganaino heldu da, guregana transmititu da, eta, horrenbestez, gaurko idazleei dagokie altxor hori aberastea, transmisio katea eten ez dadin.

Zortzi idazlek idatzi dituzte liburu honetako ipuin, poema eta bestelako hizkuntz jolasak. Tradizioa oinarri hartuta, idazle bakoitzak lan berri bat baino gehiago idatzi du libururako, eta guztira 53 obra labur jasotzen ditu "Begira-begira"-k.

Ipuin laburrak dira guztiak, eta poesiak eta hitz-jokoak tartekaturik daude ipuinen artean. Egitura hau oso aproposa izango zaie gurasoei gauero lokartu aurretik gure ahozko tradizioaren zati txiki batekin goxo-goxo gozatzeko. Aukera izango dute haurrek zein helduek.

1 edition