Egunero behar genuen

, #12

Azal biguna, 112 orrialde

Euskera hizkuntza

2023ko urt. 12a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-296-7
ISBN-a kopiatu!
4 izar (2 berrikuspen)

Honako hau Egunero-ren kronika da, emergentziazko egunkari baten bizialdi laburraren kronika, alegia. Izan ere, Egunero 2003ko otsailaren 21ean sortu —Euskaldunon Egunkaria indarraren indarrez itxi eta hurrengo egunean bertan— eta urte hartako ekainaren 20an argitaratu zen azkenengo aldiz —Berria plazaratu bezperan—. Beraz, zubi bat izan zen, euskarazko egunkari bat kioskoetan etenik gabe egotea ahalbidetu zuena.

Egoera ez zen arrunta eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan, ezer baino lehen, Egunkaria-ren itxiera bidegabeari emandako erantzuna izan baitzen. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun-olatuari esker izan zen, jakina, Egunero egun batetik bestera plazaratzea eta lau hilabetez irautea ez baitzen inolaz ere langile talde baten borondatearen eta lanaren ondorio hutsa izan.

Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen digu liburu honetan, bizi-bizi eman ere, euskal …

2 edizio