Azal biguna, 136 orrialde
Euskera hizkuntza
2021ko urt. 1a(e)an Elkar(e)n argitaratua.
Azal biguna, 136 orrialde
Euskera hizkuntza
2021ko urt. 1a(e)an Elkar(e)n argitaratua.
1811ko uda da; hiru urte badira Napoleonen tropak Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik, eta jendea nazkaturik dago frantsesak jasan eta elikatu beharraz. Hori dela-eta, gero eta gehiago dira Espoz Minak fidatzen duen gerrillarekin bat egiten dutenak, sodaduak behingoz Nafarroatik botatzeko. Hain zuzen, gerrillarekin elkartzera doa Babil, txirula jotzen duen mutiko xalo eta mutua, etsaiek aita hil diotela-eta. Erakusle ipiniko diote Txarro, gizonkote zakar eta basa, eta eginkizun berezia emanen diete, biei eta Bordeletik datorren Lauren gazte ilustratuari: mugaldera joatea, handik dabilen bidelapurra atzemateko, merkatarien joan-etorriak babestearren.
Abenturazko eleberri hauxe dugu Iñaki Irisarren letretako estreinaldia: leku, giro eta garai zehatz baten kolore eta usainez ongi hornituriko kontakizuna, botereen eta armen aurrean herritar zeheak galtzeko guztiak dituela gogorarazten diguna.