Oier Gorosabel Larrañaga (e)k John Godey(r)en Pelham Uno Dos Tres liburuaren kritika egin du
Artefaktu ona
Artefakto ederra. %100 New York (hala saltzen juek behintzat), sekulan bertan izan barik hango txokuekin ohittuta gagozenondako hur-hurreko hirixari pultsua hartzeko balixo jeskuena. Izan be, bahiketian atxakixiakin horixe dok erakusten jakuna: hirixa, tuneletan arnasten; jente ufalen zirkulaziñua, bere zanetan; ulertzeko gatxak dirazen portaerak, bere nerbio sisteman... Erritmuan maneju bikaiña, oso gustora irakortzen dan nobela berezi honetan (best sellerren kanonetik aparte).