Porrumentzio (e)k Koldo Zuazo(r)en Euskararen sendabelarrak liburuaren kritika egin du
Euskaldun guztiek irakurri beharrekoa
5 izar
Oso liburu ona da, bai edukian eta bai idazkeran. Batzuetan astuna suertatu daiteke, niri historiaz ari zenean, baina beste zati batzuk guztiz gozagarriak dira.
Koldo Zuazoren proposamenekin oso bat nator gehien-gehienetan, txikikeriak txikikeria. Izatez, GrALa prestatzeko irakurri dut liburu hau, euskalkia eta Batuaren arteko harremana aztertu eta proposatu nahi dudalako.
Esan bezala, edukiaz gain idazkera ere ona da, euskal egiturez josia, lexiko aberatsa baina ez pedantea eta, garrantzitsuena, behar bestetan errepikatuta daude ideiak, ez konprimatu-konprimatuta.
Irakurri eta irakurrarazi