La brecha entre saber y hacer

Democracias más fuertes con políticas más efectivas

español hizkuntza

Anagrama(e)k argitaratua.

3 izar (berrikuspen 1)

Edizio 1

(e)k Joan Subirats(r)en La brecha entre saber y hacer liburuaren kritika egin du

Gehiago espero nuen

3 izar

Gogogoratzen dut orain dela hainbat urte (askotxo) Joan Subiratsek zuzentzen zuen mooc-ikastaro bat egin nuela: Democracia y decisiones públicas. Introducción al análisis de políticas públicas. Oraindik ere Coursera plataforman dagoela ikusi dut. Bertan adierazten zuen politika publikoetan ez dela beti eredu tekniko-arrazionala nagusitzen. Politika publikoak, ezer baino lehen, politikak dira: iritzi ezberdinak daude, interes (legitimo) ezberdinak, eta erabaki baten aurrean beti dago zeinek galdu eta zeinek irabazi, apurtxo bat besterik ez bada ere.

Kontua ez da beraz zientziak esatea zer egin behar dugun... Zientziak ebidentziak eman behar ditu, hainbat bide posible argitu... Politikari dagokio horien artean hautatzea (ahalik eta deliberazio zabalenaren bidez. Ez da posible (ezta desiragarria ere) zientziaren eta erabaki politikoen arteko lotura zuzena egotea; problemaren definizioa bera, azken batean, politikoa baita. Adibidez: zer da garrantzitsuagoa... segurtasuna ala askatasuna? Zientziak hor gutxi du esateko.

Adimen artifizalari buruz ere aitu da eta "biki digitalak" sortzeko aukeraz hitz egiten du. Biki …