Idi orgaren karranka

Euskal herrian gaindi, 1843

Azal biguna, 216 orrialde

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

1843an, uztailak 27 zituela, goizeko hamar eta erdietan, Espainian sartzeko nintzela, Bidarte eta Donibane Lohizuneren artean, ostatu xume baten ate aitzinean, idi orga zahar espainiarra ikusi dut berriro. Bizkaiko orga ttipia esan nahi dut, bi idi eta bi gurpil sendokoa, ardatzarekin batean itzulikatuz mendian legoa bete barne entzuten den soinu ikaragarria ateratzen duena. Ez irri egin, adiskide, oroitzapen honetaz hain arta gozoan egiten badut kontu. Jakinen bazenu zeinen liluragarria zaidan mundu guztiari lazgarri zaion soinu hori! Zorioneko urteak dakarzkit gogora. Hagitz ttipia nintzen mendi hauek iragatean lehenengoz entzun nuenean. Joan den egun horretan, belarrira heldu baikoz, entzute hutsaz sentitu nintzen tanpez gaztetua, haurtzaro guztia arrapizten zela nigan. Ez nizuke esaten ahal naturaz haratagoko zer efektu bitxigatik, apirileko egunsentia bezain fresko zegoen ene oroimena, oroz oroitzen nintzen aldi berean; aro zoriontsu honetako detaile ñimiñoenak garbi, garden, eguzki berriak argituak bezala zitzaizkidan ageri. Idi orga bere musika basatiarekin hurbiltzen zen heinean ikusten …

Edizio 1