Back
Ujué Agudo Díaz, Karlos g. Liberal: El algoritmo paternalista (Paperback, Gaztelania language, Katakrak liburuak) 5 stars

En 1999, dos psicólogos idearon el experimento del gorila invisible. Grabaron a dos equipos de …

Algoritmoaren tranpa

5 stars

Astelehen arratsaldea da, lanetik atera berri naiz eta gaurko nire plan bakarra asteko erosketa egitea da. Erosketa egin aurretik, sofan botata, sakelekoa atera eta YouTube aplikazioa irekitzen dut. Hau da algoritmoak eskaintzen didan aukera: cryptobro batzuen arteko elkarrizketa (Shure mikrofono handi batzuekin), "eduki sortzaile" baten azken alukeria, Messiren gol hoberenen aukeraketa bat... 20 minutu pasatzen ditut erretzeko puru baten iruzkin bat ikusten. Eta ez dut erretzen.

YouTube adibide bat baino ez da baina, Karlos eta Ujuék, "El algoritmo paternalista" liburuan gure bizitzak zeharkatzen dituzten algoritmoen (eta hauen atzean dauden pertsonen) nondik norakoak azaltzen dizkigute. Industrializazioak sortutako automatizazioaren promesa eta utopiak abiapuntutzat hartuta, egungo kapitalismoak (paternalismo libertarioaren markoan) mundu digitalean automatizazio hauek nola baliatzen dituen errepasatzen dute. Izan ere, inork eskatu ez dituen baina gure artean ditugun "algoritmo" edo "adimen artifizial" neutro eta ahaltsu horiek, elite batzuen mesederako sortutako automatismo batzuk baino ez dira.

Ez dut aginduko ez dela berriz gertatuko, ez dudala berriz ere YouTube aplikazioa irekiko bere algoritmoaren tranpan erortzeko. Haragia argala da. Baina, liburu hau irakurri ondoren, espero dut gertatzen ari denarekin kontzienteago izatea eta, batez ere, alternatibak bilatzeko eta eraikitzeko bidean mantentzea.