Erabiltzailearen profila

Izaro ⁂

izarobasurko@fe.disroot.org

duela urte 1, 6 hilabete(e)an batu zen

Beti presaka, oi presaka inora ez iristeko!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂(r)en egoerari erantzun dio

#igandelari

  • Beno goazen Artikutzara!
  • Aizu, Oiartzunetik joan ordez zergatik ez goaz Goizueta aldetik? Badirudi Ereñotzu-Pagoaga eta hortik badagoela bide bat bertara iristeko.
  • …. ziur zaude?
  • Bai, bai, OSM horrela agertzen da, begira! Ez zara softwar libreaz eta komunitateaz fido?
  • Beno,beno… zuk badiozu…

Mendi bideetatik ordu erdi jarraitu eta gero, Artikutzari buruzko ikur bat bera ere ikusi gabe bide guztian.

  • Ehhhhmmm ziur zaude hemendik dela? Zelai honta ia ez dago biderik eta behiez inguratuta gaude…
  • Bai, begira, 7km.tara gaudela dio, aldapa hori igo eta gertu egon beharko ginateke.
    .
    .
    .
    .
    .
    .
  • Bai, agian hobe Oiartzundik joatea….

Turismoaren onurak 17. atala. Atzo San Iñaxio egunean, urtero bezala danborradan atera ginen Donostiako alde zaharretik. Denok gara jakitun, gero eta turista gehiago daudela gure kaleetan, eta normalean gureganako errespetua gutxituz doala. Berdin zaie pieza erdian danbor edo musikarien erditik pasa, etab. Hala ere, atzo, eskalatzeak pauso bat gehiago egin zuen aurrera. Elkarte batean, garagardo porroi batzuk ateratzen dizkigute, eztarria frexkatzeko asmoz. Haietako bat hutsik egonda, lagunei ura banatzen nenbilela gertatu zen:

  • Oye, coge “eso” y haz como que bebes.
  • (nik eguzki betaurreko aurpegira begira)
  • Si, coge “eso”, haz como que bebes para que te saque una foto.
  • No
  • ¿Por qué no? Venga haz así (mugimendua eginez) y te saco una foto para el insta.
  • ….

Zer gara jada? Zertan bihurtu nahi gaituzte? Alde zaharra parke tematiko bihurtzen ari dela argi genuen, baina honek jada gu bertako langile bihurtu garela baieztatzen dit. 5 urteko alabarekin atera naiz, eta uste dut, …