Erabiltzailearen profila

Arantza San Sebastian πŸ³οΈβ€πŸŒˆ

arasanse@mastodon.eus

duela urteΒ 1, 6Β hilabete(e)an batu zen

Bizitzan egiten dugun (ia) guztia politikoa da

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

Jendea asko asaldatzen da zaharrak zaintzeko roboten kontuarekin. Baina nik irudikatzen dut nola nahi nukeen ezintasunari aurre egin eta ez pentsa!
*Etxekoen bizitza baldintzatu?
*egunean 8 orduko hiru zaintzaile ordaindu?

Ba... etxean, aukera banu robot bat gorputzaren garbiketak eta bestelakoetan; mugitzen lagundu; jatorduen prestaketan eta jasoketan... eta hori guztia nik agindu bezala inor esplotatu gabe, hori aukeratuko nuke.

Eta, ondoren, harreman konturako... ez dut zaintzailerik behar

avatar for arasanse@mastodon.eus Arantza San Sebastian πŸ³οΈβ€πŸŒˆ bultzatuta

Gaur goizeko albistea da Altxerrik ateak itxiko dituela abenduaren 31n. Pena.

Aurrera begira jarri beharko gara hirian dauden gainerako kulturgune ez publikoak mantendu eta indartzeko.

Bestela, denak ez dakit, baina gehiago erori egingo dira.

Dabadaba, adibidez

Noizean behin ohiko familia banatu gabearen mira sentitzen dut: nire adineko lagunek kontatzen didatenean seme-alabek eta senarrak urtebetetzeko opari egin diotela asteburu bat elkarrekin egoteko bilobekin batera batez ere.
Halakoetan sentitzen dut nireek ez nautela beste horiek hainbat maite.
Eta, ondoren, konturatzen naiz ni izan naizela ohiko familia arrakastatsu eta ordenekoa hautsi dudana. Eta horrek bere ordaina dauka.

avatar for arasanse@mastodon.eus Arantza San Sebastian πŸ³οΈβ€πŸŒˆ bultzatuta

Pornoa eta Emakunde: asmo oneko kanpaina, baina sinplista eta oinarririk gabekoa. https://www.argia.eus/albistea/nerabeak-eta-sexu-heziketa-pornoa-ote-da-arazoa β€œSexu-heziketak tresnak eman behar ditu giza sexu-egitatearen adierazpenen konplexutasuna ulertzeko (... Biologia irakasteko, zientzietan trebakuntza beharrezkoa da; berdin-berdin gurean”, adierazi du MΓ‘rtinezek. β€œSuteak amatatzeko deitzen didate zentroetatik, egoera kezkagarri bat eman denean, lau orduko saioa emateko. Horrela ez dago lan egiterik”

avatar for arasanse@mastodon.eus Arantza San Sebastian πŸ³οΈβ€πŸŒˆ bultzatuta

Halako batean, haien kotxe artetik pasatzen hasi garenean, udaltzainak (denak gizasemeak) gainera etorri zaizkigu kotxeetan sartzeko asmotan: "Kontuz!" esan digu guk baino 30 urte gutxiago dituen batek, berak aurretik pasa nahi zuelako. Gu biok aurrera egin dugu: "itxaron zuek, pasatzen ari gara eta!" esan diegu tente. Beste batek lotsagabe: "estamos trabajando".
Eta zein da, bada, zuen lana herritarrak zaintzea ez bada?

Hau da . Bertakoak arrotz garen hiria