Ekotopia, solarpunka eta hopepunka. Etorkizun distopikoak deskribatzen dituzten ziberpunk istorioez haratago gero eta eleberri eta filme gehiago sortzen ari dira.
Kapitalismoa gainditu duten gizarteak, desazkundearen bidea egiten jakin dutenak... Fikzio lan hauek zailak bezain ezinbestekoak ditugu gauden ataka honetan irtenbide duinak badaudela eta egingarriak direla sinesteko.