Bainua eta jolasa Dordoina ibaian.
#Dordoina #Dordogne #Perigord #Okzitania #Bainua #Jolasa #LuxuKomunala
#LuxuKomunala
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Herri Arte Eskolako Ikasleen Bandaren kontzerua Nicolas Zubia tronpetistarekin, Niessen kulturgunean.
Kontzertu ederra izan da, Sabre dance, Romano, Il Triello, Orient Express eta Granada obrak jo dituzte, Julen Izarra irakaslearen zuzendaritzapean. Gure Irati ere bertan, baxu elektrikoarekin.
#LuxuKomunala #MusikaDenontzat #Orereta #Errenteria #HerriArteEskola #commons
Santa Zezilia kontzertu bikaina eskaini digute Lekuonan Herri Arte Eskolako Orkestra, Banda eta instrumentu herrikoien taldeek. Errepertorio anitza eta maila handia. Luxu komunala.
Gure Irati aurkezle eta baxu elektrikoarekin.
#Orereta #Errenteria #musika #ArteaDenontzat #HerriArteEskola #LekuonaFabrika #LuxuKomunala
Gure @Yeray talaioskidea ESANEZIN taldearekin abesten #Atlantikaldia festibalean.
#LuxuKomunala #Orereta #Errenteria
Aurtengo #Atlantikaldia festibalaren kartel ofiziala.
Etorri!
#Orereta #Errenteria #LuxuKomunala
Gure herrian udara amaieran egiten da #Atlantikaldia musika eta kultura festibala, garaien kontra, debalde eta aniztasuna eskainiz. #Luxukomunala da.
#Orereta #Errenteria
http://atlantikaldia.errenteria.eus/
Tamalez fedibertsoan jaialdiari buruzko informazioa jasotzea ia ezinezkoa da, eta saiatu naiz e! Baina tira, #DenokFedibertsora kanpainarekin bat egingo dute 2025erako, zin dagit!
Arrakala gainditzeko nire kontutik ekarriko dut informazioa, norbaitek lagundu nahi badu >> #Atlantikaldia traola.
Dilista eltzekada prestatzen, hastapenetan bidelagundutako #Hazialdeko kooperatibaren mozkinarekin.
#Errigora bidez gure etxera ekarrria.
#ElikaduraBurujabetza #Nafarroa
#nekazaritza #ekologikoa
#LuxuKomunala
Tornularia zen Luzuriagan aitona Julio, oso ona diotenez, eta lanak birikak izorratu zizkionean Don Boscon tornulari askoren irakasle izan zen.
Denbora tarteetan tornuarekin marabillak egiten zizkigun.
#irasuegitarrak #luxukomunala
Adibidez, On Kixote, Santxo eta errota hau:
Ez dakit kontziente garen #Xabiroi bezalako komiki aldizkari bat euskaraz izatea zelako #LuxuKomunala den.
Euskal komikiaren momentu ona ezin da ulertu bestela.
#Komikia
Ireki diru-zorroak eta HARPIDETU: https://xabiroi.eus/
Oporraldi bikaina #Rhinaldera egin dugun bidaian, etxekoen elkarbizitza lantzen, paisaia zoragarriak ikusten, historiaz asko ikasten, ondo jan eta edaten eta elkarrekin bidea egiten.
baina udara ez da bukatu e!
Orain herrian #Atlantikaldia dator!
@errenteriaudala
#Orereta #Errenteria
#LuxuKomunala #Itzulera
https://www.atlantikaldia.errenteria.eus/programa/