#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Jarraitzen dugu Kooperativt København Interkooperazio sareko lagunekin euskal kooperatibismoa ezagutzen @Olatukoop bidez, gaur Iruñean eta Deierrin: @koop57eh @goiener @izarkom @geltoki eta Deierriko Ostatua.

Euskal kooperatibismoaren gako eta tresnak asko interesatzen zaizkienez, gaur lanaren burujabetza eta kooperatibetan langileen jabetza, proiektuen finantziazio kolektiboa, sukalde komunitarioen kudeaketa eta Herri Kooperatibak izan ditugu aipagai.

Kooperativt København bidean aurrera! 🌱

Gaur Iruñerrian hasi dugu eguna. Koop57 ezagutu dugu; finantza etiko eta kooperatiboak sustatzen dituen tresna kolektiboa.

Gero, Goiener eta Izarkomen bulegoa bisitatu dugu, eta Iruñerriko egonaldia Geltokin amaitu dugu, elkarrekin otordu ederra partekatuz.

Borobiltzeko, Lizarraldeara gerturatu gara, Deierriko ostatua ezagutuz.

Kooperatibismoa ehuntzen, pausoz pauso

Velkommen til Euskal Herria!

Iritsi dira Kooperativt København sareko kideak euskal kooperatibismo eraldatzailea sakon ezagutzeko. Sei egunez Euskal Herrian ibiliko gara proiektuak ezagutu eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileko ikuspegi politikoa partekatzen. Atzo Laudio eta gaur Iruñea eta Deierri.

Gure kultura eta hizkuntzarekiko errespetu eta interes handia dute, eta horren erakusgarri, beraien leloa euskaraz duten kamisetekin etorri direla 😍

Tak!

@Olatukoop

Kooperativt København Euskal Herrira iritsi da! 🌱

Ongi etorria egin diegu Kopenhageko kooperatibetako kideei Aiaraldea Ekintzen Faktorian, kooperatibismoaren historiari buruz solasean.

Aiaraldea lehen geltokia izan da oparoa izango den bidean. Bihar Iruñerrian eta Lizarraldean jarraituko dugu bidea Euskal Herrko kooperatibismo eraldatzailea ezagutzen.

RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/116440928323123758

Egun on!

Gaur Laudiotik pasatzen bazarete 'Euskal Herriko Historia Kooperatibista' hitzaldia emango dut Aiaraldeako Ekintzen Faktorian 18:00etan.

Kopenhageko burkide kooperatibistak datoz Euskal Herria eta @Olatukoop sarea ezagutzera, eta aireportutik atera eta Arbizura bidean, lurraldean kokatzeko hau antolatu diegu @aiaraldea|rekin elkarlanean.

Irekia da eta gonbidatuta zaudete!

@ekintzakoop

Aginaga Biziberritzen Herri Kooperatibaren Eliza Zaharra gunean ezagutu genuen proiektu berria: Olatukoopeko @Lakarikoop @Talaioskoop eta @TaPuntu -ren eskutik 2. mailako kooperatiba sortu dute.

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidetik, elkarlana, burujabetza eta proiektu kolektiboak indartzea du helburu.

Pozgarria da horrelako ekimenak gertutik ezagutzea eta sarean hazten jarraitzea.

Zorte on bide berrian! 🌱

https://ekintzakoop.eus/
https://ekintzakoop.eus/2026/04/16/ekintzakoop-aurkeztu-dugu/

“Jabetza intelektualarekiko itxitasun bat dago maiz, Olatukoopen ezagutza hori irekian geratzea nahi dugu”

Olatukoop Eskolaren bueltan, Olatukoop-eko kide den Leire Udabe-ri egindako elkarrizketa interesgarria ARGIA-n.

📚 Ezagutza partekatzea, kooperatibismoa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea zabaltzeko eta indartzeko, ezagutza irekia ezinbestekoa dela sinesten dugu.

Irakurri hemen:
https://www.argia.eus/albistea/leire-udabe-jabetza-intelektualarekiko-itxitasun-bat-dago-maiz-olatukoopen-ezagutza-hori-irekian-geratzea-nahi-dugu