#ese

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Sakanako ES mahaia abian da eta Olatukoop sarea sustatzaileetako bat gara!

Sakana2027 Plan Estrategikoan, Ekonomia Soziala ardatz estrategiko eta zeharkako gisa txertatu zen, lurraldearen garapenaren zutabeetako bat bihurtuz.

Azaroaren 11n, eragile sustatzaileen arteko bilera ospatu eta Sakanan Ekonomia Sozialaren garapenerako oinarri komun bat eraikitzeko asmoz mahaiaren eraketa eta sustapena egiteko agiria sinatu genuen.

๐ŸŒŠOstiralean Olatukoop-en 25/26 ikasturteko I.Batzar orokorra ospatu genuen!

ESEaren sareak indartsu hasi du ikasturtea elkarlanerako erronka berriekin eta komunitatearen indarrarekin ekin diogu.

Besteak beste barne-interkooperazio sareen ibilbidea markatu genuen, autofinantzaketa eta nazioarteko harremanei bidea ekiteko pausuak eman genituen.

Ekonomia bidezkoago eta jasangarriago baten alde lanean, pertsonak eta bizitzak erdigunean jarriz ๐ŸŒฟ

Ostiralean Udalbiltzak antolaturiko " helburu. Eraldaketarako gakoak" jardunaldian @leireudabe bidez egon ginen gobernantza publiko-komunitario-kooperatiboaz hitz egiten.

2024ko irailetik 2025eko uztailera @udalbiltza|k (๐Ÿ“ธ) sustatutako eta Emagin elkarteak dinamizatutako hausnarketa kolektiboan parte hartu dugu eta horren emaitza kolektiboa izan da, ostiralean aurkeztutako gida: https://www.udalbiltza.eus/wp-content/uploads/2025/10/Herri-zaintzailea-helburu-cas.pdf

Ea lurralde eta proiektu zaintzaileen hasiera den hau.

Batzarren astea izan dugu, Talaios Kooperatibarena asteazkenean, eta @Olatukoop gure interkooperazio sarearena ostiralean @Torrekua eraikinean.

Olatukoop badoa aurrera, diskurtso eta praktika eraldatzaileak garatuz eta zabalduz, harreman sarea internazionalista bihurtuz, egitura pausoz pauso indartuz.

Harro gaude parte izateaz.

Zuek ere sareko parte izatea nahi genuke: https://olatukoop.eus

๐ŸŒŠ 2025-2026 IKASTURTEKO I. BATZAR OROKORRA ๐ŸŒŠ

Bihar elkartuko gara Olatukoopen ikasturteko l. Batzar Orokorrean.

๐Ÿ—“ Azaroak 7, 10:30etan
๐Ÿ“@Torrekua Orereta/Errenteria

Urteko une garrantzitsua izango da; egindako bidea partekatu, hurrengo hilabeteetarako erronkak adostu eta Olatukoopen norabide kolektiboa marraztuko ditugu.

Olatukoop sare bizia da; batzarrak dira gure elkarlana sendotzeko, proposamenak partekatzeko eta ikuspegi berriak irekitzeko espazioa.

๐ŸŸก Summum @lacoop57 fundazioarentzat neurrira egindako crowdfunding plataforma bat da. Laravel frameworkean oinarrituta, eta haien CRMarekin integratua, datuen eta komunitatearen kontrola eta burujabetza bermatzen dituena.

Komunitate bat eraiki da tresnaren inguruan, eta horren eraskule dira:

๐Ÿ‘‰ 14 kanpaina arrakastatsu
๐Ÿ‘‰ 5.000 dohaintza baino gehiago
๐Ÿ‘‰ 700.000 โ‚ฌ baino gehiago ekimen eta proiektu sozialak bultzatzeko

๐Ÿ”— https://talaios.coop/proiektua/summum/

๐Ÿ’ป TEKNOLOGIA DENONTZAT ๐Ÿ’ป

Azaroaren 11n, @Torrekua|n elkartuko gara berriz ere eguneroko teknologiak modu seguru eta burujabean erabiltzen ikasteko.

Mugikorra, ordenagailua edo beste gailuak โ€” zalantzak argitzeko eta elkarrekin ikasteko txokoa!

๐Ÿ“ Errenteria-Orereta, Torrekuako 3. solairuan
๐Ÿ•” 17:00 โ€“ 19:00
๐Ÿ”— torrekua.eus/agenda/ekitaldiak

@Teks @Talaioskoop
#TeknologiaLibrea

Urteko azken Batzar Orokorra egin dugu gaur @Torrekua gunean.

Aipatzekoak:
> Talaios Koop S. bezala lehena izan da, estatuto berriekin orain lan elkartuko kooperatiba "normala" gara (ez kooperatiba elkarte txikia).
> Marketing Komunitarioko estrategia landu dugu aurreikuspen ekonomikoekin batera.
> Denbora dedikazioak esleitu ditugu laster ezagutzera emango dugun interkooperazio proiektu baterako.
> sustatzeko diru ekarpena egin dugu.

๐ŸŒพ

Kopenhagen egon da @birasuegi gure kidea @Olatukoop sarearekin harreman kooperatibo internazionalistak egiten.

ikuspegi politikoak batzen gaitu, eta formakuntza eta bidelaguntza kooperatiboaren ardatzak oinarri hartuta, kooperatibismoan erreferentzia berriak topatzeko aukera bikaina izan da: Logik&Co, ReSew, Kitchen Colective eta beste. Elkartrukerako aukera paregabea izan dugu, festibalean anfitrioi bikainekin: https://www.kooperativtkoebenhavn.dk/

๐ŸŒˆ