Galdetu diezaiotela Touissant Louverture handiaren izpirituari frantziako errepublikaren alde borrokatzeak zein ondorio dituen azpiratu batentzat.
#herritarronhistoria
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
'Francis'
(Xabier Susperregi, 2023)
Deskantsu egun hauetan irakurri dudan liburuetako bat, aspalditik zerrendan nuena. Egilearen ikerketa pertsonala, poesia, ilustrazioak eta argazkiak uztartzen ditu. Oso berezia, baina murgildu nau.
Gure kalean zegoen Apolo diskotekan hil zuen Vicente Vadillo 'Francis' polizia batek, eta orduan urte bat banuen ere, beti izan dut gertaeraren kontzientzia gorputzean.
#Francis #Iztieta #Orereta #Errenteria #irakurketak #memoria #HerritarronHistoria
Mitoak birpentsatzea
Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan.
Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako bidaia barne-bidaiaren alegoria bihurtu da, eta Itaka ezin atzemandako helburutzat jotzen ohi da, bizitzaren beraren metafora. Kavafisen poema da horren gailurra; gurera Muguruzak Itaka berriro ekarri zuen. Jean Harambatek hara abiatu zen ere Ulysse: les chants du retour (Actes Sud, 2014) komikian.
Historia eta mitoa erkatu dituzten lanak kontaezinak dira. Schliemann horretaz baliatu zen Ilion zaharra topatzeko; eta lan berri bi baino ez aipatzearren Robin Lane Fox (2024) edo John Freely (2014) ekarriko ditugu gogora. Oso berezia da, era berean, Mediterraneoko zibilizazio zaharrari buruzko Pedro Olallaren Palabras del Egeo (Acantalado, 2022) maisu lana. …
Mitoak birpentsatzea
Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan.
Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako bidaia barne-bidaiaren alegoria bihurtu da, eta Itaka ezin atzemandako helburutzat jotzen ohi da, bizitzaren beraren metafora. Kavafisen poema da horren gailurra; gurera Muguruzak Itaka berriro ekarri zuen. Jean Harambatek hara abiatu zen ere Ulysse: les chants du retour (Actes Sud, 2014) komikian.
Historia eta mitoa erkatu dituzten lanak kontaezinak dira. Schliemann horretaz baliatu zen Ilion zaharra topatzeko; eta lan berri bi baino ez aipatzearren Robin Lane Fox (2024) edo John Freely (2014) ekarriko ditugu gogora. Oso berezia da, era berean, Mediterraneoko zibilizazio zaharrari buruzko Pedro Olallaren Palabras del Egeo (Acantalado, 2022) maisu lana.
Alabaina, abenturak, metaforak nahiz Historiak , gehien bat Odiseo izan dute hizpide: haren zuhurtzia Troiaren harresiaren parean, haren sufrikarioa Itakarako bidean. Kontakizun odoltsu eta gordin hauetan zehar, ordea, badago ezinbesteko osagaia usu aipatzen ez dena, begi bistakoa bada ere: emakumea. Dela indarrez ezarritako modu pasiboan dela modu aktiboan, ezin ulertu kontakizun hauek emetasunik gabe. Galdetu bestela Odiseori berari. Emakumeen laguntzarik gabe nekez Itakaratuko zen hura. Emakume klasikoa argitara ekartzeko bidean ditugu Carmen Estradaren Odiseicas (Seix Barral, 2021) nahiz Iliadaren eta Odisearen Blackie books etxearen bertsioetan Eurípides, Alessandro Baricco, Marina Garcés eta Margaret Atwoodek plazaratu iruzkinak.
Abiapuntu berria jarri du orain Emily Hauser doktoreak. Bere lan berrian, Mythica: the bestselling story of the real women of the Iliad and Odyssey delakoan (Penguin, 2025), aztarna arkeologikoak darabilzki hala Iliadan nola Odisean agertzen diren Brontze Aroko emakumezkoen rol historikoa argitzeko. Aho bete hortz irakurtzen den alimalezko Historia lana da, inolako zalantzarik gabe kalitate handiko “History from bellow”. Jakina hau da inoiz euskaraz irakurriko ez dugun liburu horietako bat.
Azkenik, mito klasikoen ikuspegi berritzaile horren baitan, beste bi komiki aipatuko dugu. Lehena, Frissen eta Trifogliren El feu de Thesée (Les Humanoïdes associés, 2019). Komiki zoragarri honetan, autoreek Homeroren identitatea jartzen dute ezbaian. Hau irakurtzean Erdi Aroko Ahaide Nagusien gerrak eta mendekuak kantatu eta gauzatu zituzten euskal koblakariak emakumeak zirela ezin ahaztu.
Bigarrena Petruccioliren Medea da (BAO, 2026). Komikitzar honetan Petrucciolik duintasuna itzultzen dio Medeari, behar bada inoiz traizio handiena jasan duen heroia. Horretarako, Ulisse 31ko animearen traza errekuparatzen du, haien handi batean.
Iragana balore eta ideologia atzerakoiren ongarria bihurtu den honetan, mitoak pentsatzeko modu berriak guztiz beharrezkoak ditugu.
'Denona denontzat - Alaberga' auzo murala
Ezkerreko aldea: https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3A%27Denona_denontzat_-_Alaberga%27_auzo_murala_%28ezkerreko_zatia%29.jpg
Eskuineko aldea: https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3A%27Denona_denontzat_-_Alaberga%27_auzo_murala_%28eskuineko_zatia%29.jpg
Alaberga auzoko jaiak izan dira eta auzo-leloa daraman murala ekartzeko probestu dut. Langile auzoak ekonomia moralez betetako leloa du auzo antolakuntza erakusteko, niri 'Omnia sunt communia' esaldiaren bariazio herrikoia iruditzen zait.
#Commons #Alaberga #Orereta #Errenteria #HormekDiote #OmniaSuntCommunia #DenonDenontzat #HerritarronHistoria #Oarsopedia
Martin Luther-ek esan zuen «deabrua» zela, arazoa zen beste mundu bat zeramala ideietan.
«La terriblea historia y el juicio de Dios sobre Thomas Müntzer» Irakurtzen eta ikasten.
Azken astean bitan pasa naiz @katakrak54 liburudendatik eta besteak beste hau Irakurtzen nabil #SanIsidro efemeridea probestuz.
cc-cp/ @hedoi_etxarte @txapisotegi
#HerritarronHistoria #Matxinadak #ThomasMüntzer #OmniaSuntCommunia 🌾🌈
Atzo 501 urte bete ziren Frankenhauseneko batailan alemaniar agintariek Thomas Müntzer buru zuen nekazarien matxinada suntsitu zutenetik.
@euwikipedia|n Alemaniako nekazarien gerrari buruzko artikulu bikaina daukagu: https://eu.wikipedia.org/wiki/Alemaniar_nekazarien_gerra
San Isidro nekazariaren egunean... XVI. mendean popularizatutako jai eguna, nekazari eta komunen matxinaden garaian. Ez dut uste kasualitatea denik, baina tira.
Ohore #HerritarronHistoria|ko nekazari matxinatu guztiei.
#OmniaSuntCommunia! 🌾 🌈
Zuzenean entzuteko aukerarik izan ez bazenuten, David Zapirain botikaria piratei buruz, barka erredundantzia, orain diferituan:
https://guau.eus/m/euskadi-irratia-arratsean-20260409-2005
Davidek botika berri baten primizia eman zuen, nola du izena udara ondoren argitaratuko dugun lanak?
Oharrak:
+ Ahal baduzu izan pirata entzuteko plataforman 'izena' ematean.
+ Guk ez genuke inoiz 'album grafiko' esango. KOMIKIA DA.
Louise Michel maistra, idazle eta iraultzailearen hilobia Levallois-Perret hilerrian
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ALouise_Michel_maistra%2C_idazle_eta_iraultzailearen_hilobia_Levallois-Perret_hilerrian.jpg
#Commons #LouiseMichel #LevalloisPerret #Memoria #HerritarronHistoria
'Dorraoko Katalina eta Unanuko Maria'
https://etzi.pm/dorraoko-katalina-eta-unanuko-maria/
«Lesbianak ziren Katalina eta Maria. Ez dago, nik dakidala (eta oxala erratuta banengo), inongo omenaldi, plaka edo errekonozimendu publikorik. Ez dute (oraindik) artikulurik Wikipedian, eta euren izena bilatzaileetan jarrita ez dugu emaitzarik aurkituko.»
@theklan #HerritarronHistoria atal garrantzitsu baten berreskurapenari buruz.
Aste honetan gure herriko frontoiari izena eman dion erraketista hil da, Agustina Otaola Zapiaine.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Agustina_Otaola
Agur eta ohore! 🎾
Bitartean, Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen @euwikipedia artikulua abiatu dut: https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Artzainak_Ameriketan_elkartea
Gure inguruan langile memoria eta #HerritarronHistoria jasotzeko lan erraldoia egin dute. Osaba Tomasek ehundaka argazki eta izen jaso ditu, eta lan horrekin jarraitu nahi nuke nolabait #Wikipedia eta #Commons bitartez.
Tomas Ibarra prentsaurrekoan Donezteben
https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Tomas_Ibarra_tokikom_700x700.jpg
Osaba Tomas Donezteben egingo duten 'Euskal Artzainak Mendian' ospakizunaren aurkezpenean. Argazkia #Commons|era igo dut @tokikom eta @ttipittapa_erran proiektuen tokian tokiko lanari esker.
#Zubieta #EuskalArtzainakAmeriketan #HerritarronHistoria #Malerrekapedia
Ez galdu hurrengo erakusketa, Zizurren, urrian zehar.
Ez eta katalogo berezi hau ere!
'Joxe Lacalleren 13 argazki'
https://etzi.pm/joxe-lacalleren-13-argazki/
Orain Etzin etorkizuna hobetzeko botiken prospektoak ere jasotzen ditugu, @raki eta @FarmaziaBeltza bidez zehazki.
#Argazkilaritza #HerritarronHistoria #Botikak #FarmaziaBeltza #JoxeLacalle