Aste honetan gure herriko frontoiari izena eman dion erraketista hil da, Agustina Otaola Zapiaine.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Agustina_Otaola
Agur eta ohore! 🎾
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Aste honetan gure herriko frontoiari izena eman dion erraketista hil da, Agustina Otaola Zapiaine.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Agustina_Otaola
Agur eta ohore! 🎾
Bitartean, Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen @euwikipedia artikulua abiatu dut: https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Artzainak_Ameriketan_elkartea
Gure inguruan langile memoria eta #HerritarronHistoria jasotzeko lan erraldoia egin dute. Osaba Tomasek ehundaka argazki eta izen jaso ditu, eta lan horrekin jarraitu nahi nuke nolabait #Wikipedia eta #Commons bitartez.
Tomas Ibarra prentsaurrekoan Donezteben
https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Tomas_Ibarra_tokikom_700x700.jpg
Osaba Tomas Donezteben egingo duten 'Euskal Artzainak Mendian' ospakizunaren aurkezpenean. Argazkia #Commons|era igo dut @tokikom eta @ttipittapa_erran proiektuen tokian tokiko lanari esker.
#Zubieta #EuskalArtzainakAmeriketan #HerritarronHistoria #Malerrekapedia
Ez galdu hurrengo erakusketa, Zizurren, urrian zehar.
Ez eta katalogo berezi hau ere!
'Joxe Lacalleren 13 argazki'
https://etzi.pm/joxe-lacalleren-13-argazki/
Orain Etzin etorkizuna hobetzeko botiken prospektoak ere jasotzen ditugu, @raki eta @FarmaziaBeltza bidez zehazki.
#Argazkilaritza #HerritarronHistoria #Botikak #FarmaziaBeltza #JoxeLacalle
Walter Benjamin burkideari agur eta ohore egitera gelditu gara #Portbou herrian.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Portbouh
«Eginkizun nekezagoa da izaki anonimoen memoria ohoratzea pertsona ospetsuena baino. Eraikuntza historikoa izenik ez dutenen memoriari ematen zaio»
https://eu.wikipedia.org/wiki/Walter_Benjamin
Marxista, historiaren teorikoa, judu jazarria, estetika eta kulturaren ikertzailea. Hilerriko hobi komunean dago.
'Euskal Herritarron Historia Bat' behar dugu, gaur egungo proiektuetako ahotsen jasoketa eguneratuarekin batera.
#Rennes gustatu zait, arratsalde polita pasa dugu bertan, paseoan 1720ko sutearen ondorenak deszifratu nahian.
#Paperjale sugarra ere izan dut, paper denda eta liburudenda bikainekin. Azkenean eutsi diot tentazioari eta komikirik gabe atera naiz.
Azken momentuan ordea, @planeteio liburudenda ederraren orbitak harrapatu, eta bertako emakume jatorrak gomendatuta #HerritarronHistoria liburu bat erosi dut: 'Histoire de France populaire'
Baserria, mitifikatua eta materiala dena, Modernitatearen tresna bat dela konturatuko ote gara egunen batean.
#Desjabetuak #HerritarronHistoria #NeoMaterialismoa #Baserria #LurKomunak
Buffarot eta crocant matxinoen omenezko eskultura Cap Drot herriko erdigunean
#Matxinada #Buffarot #HerritarronHistoria #Commons #OmniaSuntCommunia
Perigord aldean #flaneurgintza betean ibili gara, eta #matxinada batekin egin dugu topo, okzitanieraz 'Susmauta deus Crocants':
https://oc.wikipedia.org/wiki/Susmauta_deus_Crocants
Haririk tiraka, hauen buruetako bat, Julien Buffarot ezagutu eta jaio zen herrira, Cap Drop (argazkian Buffarot eta crocanten omenezko eskulturan) eta exekutatu zutenera Mont Pasier, bisitak egin ditugu.
@euwikipedia|n informaziorik ez. Etxeko lana.
Matxino crocantei ohore, #OmniaSuntCommunia!
Inplosio handia kultura popularrean dokumentatua
https://etzi.pm/inplosio-handia-kultura-popularrean-dokumentatua/
@raki bueltan da gurean #HerritarronHistoria eta #KulturaPopularra ederki lotzen.
«...Natura, Emakumea eta Herriak biologizatuak izan dira, merkantzia ala eskulan merkea bihurtuta. Militarismoa, sexismoa, arrazakeria, hirutasun santua.»
San Marko jaiaren artikulua ere osatu dut:
https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Marko_jaia
Asko du osatu, orraztu et hobetzeko, baina oinarria behintzat badago, benetan interesgarria den historia eta ohitura aberatsa baita.
Adibidez:
+ Badirudi linberalek eta elizak ez zutela oso gogoko, eta oso herrikoia zela, zein tentsio izan ziren?
+ Nornbaitek badu errezeta librerik?
Hemendik aurrera zuen esku.
San Marko opilak berak artikulua merezi du ezta?
https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Marko_opil
Asko dago hobetzeko, eta dokumentazio dispertso asko dago, hariak lotzea da kontua, eta tokiko partikularitateak ere azalduta ikuspegi orokorra ematea.
#SanMarkoOpil #Gozogintza #Ohitura #HerritarronHistoria #SanMarko #OparotasunaDenontzat