Tulipen dantza

Azal biguna, 528 orrialde

Basque hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

4 izar (berrikuspen 1)

Leku lasai eta ederra da Urdaibaiko itsasadarra, naturaren mirari bat gizakien eskura. Alabaina, baretasun hori laster apurtuko da, kazetari ezagun bat trenbidean lotuta agertuko baita trenak harrapa dezan. Guztia zuzenean grabatua izango da gainera, eta Internet bidez zabaldua. Krimen lazgarri bezain ankerra, beste zenbaiten aurrekari izango dena, eta denetan egilearen sinadura makabro bera: tulipa berezi bat, odola bezain gorria, bizitza bezain delikatua.

Ane Cestero izendatu du Ertzaintzak kasuaren arduradun, eta bere taldearekin goi eta behe ibiliko da Urdaibaiko mendi eta kale, itsaso eta paduren artean, hilketa misteriotsu horien egilearen atzetik. Zein da, baina, hiltzaile tulipazale horren motibazioa? Zein, horren gupidagabe jokatzeko arrazoia? Eta zein izango ote da haren hurrengo pausoa?

2 edizio

(e)k Ibon Martin Alvarez(r)en Tulipen dantza liburuaren kritika egin du

Tulipen dantza

4 izar

Ez da neretzat Ibon Martinen liburuetatik gustokoena baina euskaraz dago. Bere liburu guztietan bezala akitu arte ezin zara gelditu, erabat engantxatua gelditzen zara. Oso modu ulerkorrean idatzita, abiadura haundian eta Euskal herriko txoko ezberdinak ezagutzeko parada, kasu hontan Urdaibai.