Errekarteko koadernoa

Azal biguna, 148 orrialde

Basque hizkuntza

2001ko api. 5a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-8331-745-7
ISBN-a kopiatu!

Inventairen ikusi

5 izar (berrikuspen 1)

Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua…” Leihotik begira jarri da egilea. Bere etxeko sukaldeko leihotik ikusten denari begira hasi eta, hortik abiatuta, hainbat gogoeta, oroitzapen, pasadizo eta irakurketa harilkatu ditu. Liburu guztiz pertsonala osatu du horrela idazleak: batetik, literatur generoen ohiko sailkapenak gainditzen dituen obra delako, eta, bestetik, neurri batean bere pertsona bihurtu duelako berriz ere literatura egiteko gai: bere bizitzako aldi jakin bat kontatzen ez badigu ere, “baserria” eta “aitona” ditu oroigai eta pentsagai, bereak noski, baina baita nornahirenak ere, euskal kultura guztian erro sakonak dituzten kontzeptuak baitira bi …

Edizio 1