110. Street-eko geltokia

Azal biguna, 196 orrialde

Euskara hizkuntza

1986ko mar. 21a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9783-031-7
ISBN-a kopiatu!

Inventairen ikusi

5 izar (berrikuspen 1)

Euskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, 110. Street-eko geltokia izan liteke bat, zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, 50.000 ale saldu dira guztira, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere egin dute nobela honexetan oinarrituta: Menos que cero. Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak… Asko dira istorioaren dohainak, baina onena bertan sartzea izango duzu: hor deskubrituko dituzu, New Yorkeko metroan, Joseba eta Angie, ihesi dabilen nafarra eta publizitatean lan egiten duen Manhattango neska, bi mundu guztiz desberdin baina ustekabean lotuko direnak. Tartean, berriz, droga, amodioa… eta eleberri eder batek behar dituen osagai guztiak. Liburuaren historia labur bat eginez, 1983an idatzi zuen Iñaki Zabaletak, New York-en bertan, bere ikasketak osatzen zebilela. 1985ean kaleratu zuen Susa argitaletxeak eta hiru argitaraldi egin zituen guztira. 1988an Elkar-en atera …

Edizio 1