Basque hizkuntza
2000ko mar. 18a(e)an Susa(e)n argitaratua.
Basque hizkuntza
2000ko mar. 18a(e)an Susa(e)n argitaratua.
Izurdeen dantza edota limoien lurrina ipar haizetzan zeuretzen duzun legez, hitz totelok ere asmatzen dizkidazu lehenagoko gure amodioak lanbropean gaurkotzean. Nire irribarrea erraz dator euriaren bits urdinak kosta gardentzen duen egunetan. Terrala firi-firi dabil etxeko leihoetan.
Urrundu zinen nigandik, urrundu zinen baina beste batzuen gorputzean neurea zara oraindik.
Eskuetako marretan laburbildurik dakarzun bidaian, isiltzen dudan guztiaren karta geografiko purpuretan keinuka dugu antsien durundia, betilore terrible baten mehatxua eta eztanda. Nik zuri txera egitea ez da zaila laino keantzak isla tristea blaitzen duen egunetan. Hormabelar apala tantaka dago teilartean.
Urrundu zinen nigandik, urrundu zinen baina beste batzuen gorputzean neurea zara oraindik.