Urtebete itsasargian

136 orrialde

Euskara hizkuntza

2006ko mar. 16a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

Inventairen ikusi

4 izar (berrikuspen 1)

1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoen artean toki berezia beteko du Miren Agur Meabek idatzi duen nobela xume baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberri bat da, gaztetxo bat duena protagonista eta kontalari. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzetara bidaltzen dutena (Lekeitioren irudikapen literarioa), osaba farozainarengana. Urtebete iraungo du gerrak Euskal Herrian, faxisten matxinadatik Santoñako errendiziora, eta bitarte horretako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik, batzuk bere begiz ikusiak eta beste batzuk han-hemen irakurriak edo entzunak. Horrela guk ere ezagutu ahalko ditugu lubakiak eta gudaldiak, ebakuazioak nahiz fusilamenduak, Gernikako bonbardaketa zein Bilboren jaustea... Leku berezia eman dio egileak euskal kulturari, erdi disimuluan bezala agertzen baitira orduko euskalgintzako hainbat izen: Lauaxeta, Erkiaga, Zubikarai, Aitzol... Bestalde, Jon gurea hazten ari da, eta historiaren lekuko izateaz gain bere bizitzaren protagonista da, hainbat aldaketa izango dituena: lehen maitasuna gozatu eta sufrituko du, gizakiak duen onena eta txarrena deskubritu...

Edizio 1