Euskara hizkuntza
Testu Zaharrak(e)k argitaratua.
Euskara hizkuntza
Testu Zaharrak(e)k argitaratua.
Kate Chopinek 1899an Esnatzea eleberria plazaratu zuenean, estatubatuar kritikariek muzin egin zioten liburua estiloaren aldetik aztertzeari, eta bete-betean lotu zitzaizkion mamia kritikatzeari. Den-dena iruditzen zitzaien kritikagarri. Haien iritzian, protagonistak ezkontzaz kanpo sexu harremanak izateko agertzen zuen joerak moral onaren mugak gainditzen zituen; beti gogoak ematen ziona erabakitzeak auzitan jartzen zuen senarraren aginpidea; eta edozein gai eta arazotan bere kasa jardutea gizartearen arauak zapuzteko erarik onena zen. Jakina, kritikari haiek ez zuten esaten moral ona eliza kalbinistak ezarritakoa zela eta gizartearen arauak gizonek soilik asmatutakoak zirela. Kate Chopinen Esnatzea Amerikako Estatu Batuetako lehen eleberri feminista da, baina, batez ere, emakumearen ahalduntzeari eta haren askatasun nahi eta beharrei egindako kantu ederra da