Azal biguna, 120 orrialde
Euskara hizkuntza
Balea Zuria(e)k argitaratua.
Sei poeta (2000-2019)
Azal biguna, 120 orrialde
Euskara hizkuntza
Balea Zuria(e)k argitaratua.
1980tik aurrera jaiotako sei poeten lanak biltzen ditu liburu honek: Peru Magdalena, Jon Benito, Hasier Larretxea, Ione Gorostarzu, Iñigo Astiz eta Betariz Chivite. Aukeraketaz eta edizioaz EHUko Jon Kortazar eta Paloma Rodríguez-Miñambres arduratu dira. Haien esanetan, bi bertute nabarmen ditu antologia honek: batetik, poeta gazteak eta gutxi aztertuak hautatzeko bidea eman die; bestetik, baita 2001etik aurrera euskal sistema literarioan poesiak egin duen ibilbidea aztertzekoa ere. Izenburuaren bi hitzek, Bidea eta zauria, idazketaren prozesua eta denboraren joanak eragindako samina dakarkigute gogora. Mundua ez baita beti orekatua. “Bizi beharrak nekea eman duelako, heriotza presente dagoelako bidean”. Gizatasunaren barrenetik idatzitako poesia da, liburuaren epilogoan Felipe Juaristik esaten digun bezala. “Idazleak ehiza-zakurra behar du izan, bere garaiko aztarnak eta lorratzak usnatu eta haiei segituz galbidean ez erortzeko”.