Solteroen dantzalekuak

Azal biguna, 180 orrialde

Euskera hizkuntza

2022ko mar. 15a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-199-1
ISBN-a kopiatu!
3 izar (berrikuspen 1)

Gaztetan, Deustuko Unibertsitateko ikaslea zela, ikerketa bat egiten ibili zen nobelako protagonista, baserritarrak joan ohi diren diskoteketan ze ohitura zeuden eta horrek maiorazkoak mutilzahar geratzearekin zerikusirik ba ote zuen. Aldi berean, frankismoari kontra egiteko, Erakundean ere sartu zen, harik eta, atxiloaldi batean jasotako pasadaren ondoren, borroka-gogoak joan eta Iparraldera ihes egin zuen arte. Urteak pasata, jubilaziotik gertu dagoen Soziologiako irakasle dibortziatua dela, Alderdiaren gonbidapena jasoko du Lehendakarigai izateko, baina, politikariek falta ohi duten xarma moduko bat aitortzen dioten arren, bere iragana nola edo hala apaindu beharra ere gogorarazten diote. Olgetan-benetan, gai larriak arintasunez eta serioak umorez lantzeko dohain aparta erakusten du Joxean Agirrek, beste behin, irakurlea harritzeko gaitasunarekin batera luma airos eta jostariz daramala Zuberoako dantzalekuetatik Nafarroakoetara, Francoren azken salbuespen-egoeratik gaur egungo politika gatzgabera.

2 edizio