Paperback, 272 pages
Basque language
Published Nov. 24, 2010 by Susa.
Paperback, 272 pages
Basque language
Published Nov. 24, 2010 by Susa.
Euskaraz egitea, tu egitea da. Garbitasuna zikintzea, normaltasuna apurtzea. Hizkuntza da, baina ezintasunaren eredu. Adoskaitza da zientziarekin. Euskaldunari ez zaio otuko Hegel-en Logika euskaratzea, zaldun euskaldunek ez diote elkarri gomendatuko euskaraz idatzitakorik. Euskara, entzun liteke: algara egiteko.
Euskarak geografia bat osatzen du, dialekto guztien mugak gainditzen dituena. Non euskaraz, hantxe euskal herria. Baina non da herri esan geniezaiokeen lurra? Hizkuntzak lurra behar du: egitura politiko bat, eskubide propioak. Lurra lantzeko. Hiztunak sor ditzan. Hiztunek leku egin diezaioten.
Hizkuntza batek definitua den herriaren disekzio aparta egiten du Koldo Izagirrek, erreferentzia baitezpadakoa den saiakera honetan.