Azal biguna, 320 orrialde
Basque hizkuntza
2007ko aza. 24a(e)an Gatuzain(e)n argitaratua.
Azal biguna, 320 orrialde
Basque hizkuntza
2007ko aza. 24a(e)an Gatuzain(e)n argitaratua.
Iparretarrak erakunde armatua 1973an agertu zen lehen aldiz, eta azken ekintza 2000ko udazkenean burutu zuen. Zauriturik eragiten ez zuten atentatu andana baten egilea izateaz aparte, gogoeta politiko bat ekarri zuen taldea zen.
Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna lehenago sortu bazen ere, konzientzia baten iratzartzea eragin zuen. Euskal Herriaren arazoa ez dela Bidasoaren hegoaldera mugatzen erakutsi zuen IK erakundeak. Ipar Euskal Herrian euskaltasunaren egoera arras larria zela salatuz, han ere borrokatzeko beharra aldarrikatu zuen.
Hamarkada luzeetan burua apal egon ziren euskaldunen artetik andana batek burua altxatu zuen. Ipar Euskal Herriak jasaten zuen odol hustea, frantsestea eta etorkizun ekonomiko iluna ez zirela fatalitate bat erakustera eman zuen IKk. Mugimendu zabal baten barnean kokatzen zuen bere burua, eta ez mugimenduaren gidari.
Liburu hau, IK egin zuten militante anitzen lekukotasunekin osatua da, besteak beste Filipe Bidart, Gabi Mouesca eta Ttotte Etxebeste, baita erakunde horren inguru hurbila eta urruna osatzen zuten jendeekin.