Txibiribi bonbon

Azalik ez

Anjel Lertxundi, Jesus Lucas Erro: Txibiribi bonbon (Euskara language, Erein)

64 orrialde

Euskara hizkuntza

Erein(e)k argitaratua.

Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Eskolarako prestatutako kanta eta mikroipuin bilduma da. Proposamena tradizioko eta asmatutako aleekin osatuta dago. Testuinguru neutroan garatzen dira, baserriko giroa tartekatzen bada ere kaletarragoak direnekin. Pentsatzekoa da iraganeko hariari jarraiki irun nahi izan direla proposamen berriak. Egiletza Lertxundirena eta Kortadirena bada ere, “gidari” (laguntzaile? Aholkulari?) izan dituzte Mari Karmen Garmendia, Lontxo Oiartzabal eta Jesus Lucas.

Irakurle hasiberriei eskainita datorrelarik ez da harritzekoa barruan topatzen ditugun letra tamaina handia eta testuen laburtasuna.

Testu gordinak dira, testuinguru gabeak, ilustrazioen jantzi hutsarekin. Esaldi solteen kateamenduan oinarritzen dira, errimarekin guztietan, doinuarekin hainbatetan. Garaiko giro literarioari jarraiki, akaso, estetikoki kutsu naifekoak dira, helduen testuingurutik aparteko haurren unibertso batean kokatuta daude, eta zoriontasunezko giroa sustatu nahi dute.

Tradizioko piezak bederatzi dira, gainerakoekin hogeita zortziko sorta osatu da.

“Hilargi amandrea”, “Maritxu beritxu”, “Arre, arre, mandako”, “Txor, txor”, “Honek arrautza”, “Isil-isilik dago”, “Maritxu, nora zoaz”, “Eguzki amandrea”, “Arrea, arre, astotxoa”, “

Tradizioko testuekin jolasean osatu da testu berrietakoren …

Edizio 1