Haur Hezkuntzako irakaslea da ofizioz, eta idazlea afizioz. Txikitatik idatzi izan badu ere, 2017ko gertakari baten ondorioz, 2019an terapia modura idazteari ekin eta handik bi urtera Xomorro lapurra album ilustratua jaio zen. Ondoren, Ortuko bizitza ipuinen bilduma idatzi zuen. Titikornio da bere lehen eleberria.
