Mikel Iturbe (e)k Olga Tokarczuk(r)en Los libros de Jacob liburuaren kritika egin du
Hildako Europa baten argazkia, mesias judu baten bizitzatik abiatuz
5 izar
Zaila egiten zait liburutzar honen kritika egitea. Olga Tokarczuk nobel saridunaren "obra magna" modura deskribatua izan da.
Funtsean, XVIII mendean bizi izandako Jacob Frank mesias juduaren bizitzaren istorio fikzionalizatua da, batez ere Poloniar Lituaniar Batasunean gertatzen dena (gaur egun Ukrainako lurrak direnetan). Dena den, pausu azkar eta literatura arina duten fikzio historikoko liburu bat gehiago espero duen irakurleak beste zerbait aurkituko du. Irakurketa egiteak esfortzua eskatzen du. Toki eta pertsonaia asko jorratzen dituen liburua da eta batzuetan zaila izaten da hariaren jarraipena egitea. Nire kasuan, bigarren laurdenean batez ere.
Jacob-en bizitzaren kontakizuna egiten duen liburua da, baina hori baino askoz gehiago ere bada. Jada desagertua den Europa bateko geografia eta gizartearen argazkia da, eta erlijoaren (ez bakarrik judaismoa), politikaren eta filosofiaren inguruko hausnarketak ditu, nobela hau epiko bihurtzeraino. Irakurri dudan libururik onenetarikoa, zalantzarik gabe, nahiz eta hilabeteetako esfortzua eskatu didan.
