Euskara hizkuntza
2025ko mar. 3a(e)an Elkar(e)n argitaratua.
Euskara hizkuntza
2025ko mar. 3a(e)an Elkar(e)n argitaratua.
Egun, ezinezkoa ukatzen duen diskurtso kapitalistak egonezin berezi bat sortzen du. Merkatuak eskainiko omen digu hutsune eta ezinezko guztiak baztertzeko moduko konponbidea! Konponbide teknologikoa, farmakologikoa, psikologikoa, ideologikoa izan daiteke, berdin du bata zein bestea izan, baina “merkantzia” batekin ahalik eta azkarren ekingo diogu bizitzan irekitako zuloa estaltzeari. Bizitza, ordea, ez da erabat konpontzen: bizitza bizi egiten da. Eta, horregatik, ezinezkoei erreparatzea eta haiekin artelanean aritzea bide hobea dela uste dut. Bizitzeko, finean, ez dagoelako gidarik. “Nahi baduzu, ahal duzu” dioen leloaren kontra, ezinezkoen onarpen eta hutsuneen laudorio bat.