Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia

Mundubira 500 Elkano Fundazioa(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-09-12668-2
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

“Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia” Daniel Zulaikak, bi urtean zehar, historiaren arloan egindako ikerketa lana da. Lanaren ildo nagusia euskaldunak dira: espedizioan parte hartu zutenak, antolaketan eta abian jartzeko lanetan aritu zirenak, eta baita herrialdea bera ere, itsasoari lotutako historia luzearekin.

Zulaika historian graduduna eta Elkano 500 Fundazioko aholkularia da. Kontakizuna lan originala da, lehenengo aldiz aztertzen du modu zehatz eta dokumentatuan euskaldunek munduaren inguruko lehen itzulian izan zuten zeregina. Euskaldunak hainbat dokumentutan ageri dira, baina Daniel Zulaikak egin duen lan bateratzailea beharrezkoa zen hainbat elementuren arteko lotura egiteko: ontzigintza bost mendetan zehar, Euskal Herria, Sevilla, Kontratazio Etxea, Magallanes-Elkano armadaren eraikuntza, munduaren inguruko nabigazioa, ontziratu ziren eskifaia-kide gipuzkoar eta bizkaitarren deskribapena, horien artean Juan Sebastian Elkano, eta beren patua.

Zulaikaren lanak ikertzaile askoren ekarpenak jaso ditu, eta, etorkizunean, beste hainbat alderdi sakon aztertuko dituzten lanen abiapuntua izan nahi du, besteak beste euskal eskifaia-kideen bizitza munduaren inguruko lehen itzulia …

Edizio 1