Azal biguna, 320 orrialde
Euskara hizkuntza
Farmazia Beltza(e)k argitaratua.
Azal biguna, 320 orrialde
Euskara hizkuntza
Farmazia Beltza(e)k argitaratua.
Zerocalcarek eta BAO argitaletxeak Kobane Calling-en bigarren argitaldia “orain” egitea eta honi “orain” azpititulua ematea ez da kasualitatea. Izan ere, “Zer zioskun mundu guztiak? Turkia hastear dela gerra berri batean kurduen aurka?”, 2016ko martxoan horrela bukatu zuen Zerok Kurdistango bidaien kronika. Orduan da orain.
Hondamuinean agertu oso bestelako Zero dugu hemen. Are, hein handi batean, Kobane Calling-en ondokoak izango dira bere baitan hondamuina sortuko dutenak. 2015eko Zero brigadista, Rojavan sendo bezain izutua agertzen zaigun Michele da. Barne erredurarik gabe, erromintxelaz mintzatzen ez dena, ISISen infernuaren atean egoteak sortarazten dion izua musika zein umorez arintzen duena, kurduen gizatasuna, umanitatea, miresten duena.
Italierazko bigarren edizioa hartu dugu abiapuntu. Zeroren hitzaurrea Sustrai Colinak emandako aitzinsolasak ordezkatuta. Koldo Izagirrek ekarri du gurera. Jatorrizko Kobane Calling ez ezik, bi gehigarri erantsi dugu:
Zurrunbuila (Imbroglio) 2016ko abenduaren 24an argitaratu zen, La Repubblica egunkarian.
Garhaziak (Macelli) 2019ko uztailaren 19an argitaratu zen, Internazionale astekarian.
Bizitzaren alde bizitza eman …

Bizitzaren alde bizitza eman dutenak dituzte hizpide istorio hauek guztiek. Haiek ditugu gogoan edizio honetan; haiek omendu eta haiei eskerrak ematen dizkiegu, Hevrin Khalaf zein Ayse Deniz Karacagil oroiminaren bidez.