194 pages
Euskara language
Published Sept. 19, 2009 by Txalaparta.
194 pages
Euskara language
Published Sept. 19, 2009 by Txalaparta.
“X segundoak” denbora gelditu du giza garun itxurako Estatuan. Pertsonak, autoak… denak geldi daude infinitua dirudien argazki batean. Eremu mortu horretan, aldiz, jainko txiki bat bezala, aske mugitu ahal izango da nobela honetako protagonista, erlojugilea. Iragan politikoak eta, batez ere, pertsonalak setiatuta, lehenaldiarekin hainbat kontu kitatzeari ekingo dio hiriburutik alde egin aurretik. Bere ihesaldi bakartia ordea, zentzuz aldatuko da neskatiko bat aurkitzen duenean lehenik, eta gizon bat ondoren. Biek ala biek, erlojugilearen moralaren eltzea sutan jarriko dute, nahita eta nahigabe, eta, geldirik egonagatik ere, denok urria dugun denbora agortzen joango zaio bizitza irabazteko edo galtzeko bidean. Gurean ia aurrekaririk ez duen ahalegina da Serranoren bigarren eleberriarena. Aldagai literarioen konbinazio ezin pertsonalago baten bidez, ideien literaturaren aldeko hautu indartsua egin du egileak honetan.