Ligetx koblakaria(k)

Pastorala, Gamere-Zihiga 2024

Azal biguna, 179 orrialde

Euskara, Frantsesa hizkuntza

2024ko uzt. 27a(e)an argitaratua

Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Luis Ligetx (Larraine 1901 - Zihiga 1940) koblakari larraintarraren biziari buruzkoa da antzezpena. Larrainen jaio, baina Zihigara ezkondu zen. Laborari lanbidez, koblakaria eta idazlea ere izan zen. Etxahun Iruriren irakasle izan zen. Etxebestek ikusi zuen emakume kargu gutxi zirela eta Luisen arrebari ere protagonismoa ematea proposatu du. Beraz, hura ere koblakari gisa arituko da oholtzan. Horretarako, artxibo eta paperetan arrebari buruzko informazio askorik ez denez, fikzio pixka bat gehitu dute.

Zuberoako pastoral honetarako Gamere-Zihigako laurogei bat herritar aritu dira lanean. Beñat Larrorik idatzi du testua eta Xantiana Etxebest ibili da zuzendari edo errejenta lanetan. Uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztu dute Gamere-Zihigan.

Edizio 1