Teknopedagogia praktikoa

Teknologia digitalak hezkuntzan integratzeko ereduak eta diseinu didaktiko digitala

Azal biguna, 94 orrialde

Euskara hizkuntza

Udako Euskal Unibertsitatea(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-8438-876-0
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Urte asko dira teknologia digitalak hezkuntzan nola aplikatzen diren lantzen ari garela. Hurbilpenak askotarikoak dira, baina, gehienetan, ikuspuntu abstraktu eta teorikotik gertuago egoten diren ekarpenak izaten dira. Oso beharrezkoak dira horiek sentsibilizaziorako, baina pauso bat haratago emateko beharra dago: teknologia digitalak ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan aplikatzeko gakoak eta estrategiak behar-beharrezkoak dira, bai irakasleen hasierako prestakuntzan (Graduan edo Masterrean) bai etengabeko prestakuntzan.

Esku artean duzun liburuak ekarpena egin nahi dio digitalizazioak bultzatutako eraldaketa pedagogikoari. Alde batetik, teknologia digitala hezkuntzan nola integra daitekeen azaltzeko dauden hainbat ereduren deskribapena, azalpena eta adibideak eskaintzen ditu. Bestetik, diseinu didaktiko digitalaren gakoak lantzen ditu, konpetentzia digitalaren presentzia diseinu didaktikoetan nola berma daitekeen azaltzeko. Oro har, liburu honek ikuspegi teknopedagogikoan janzteko aukera eskaintzen du, digitalizazioa hezkuntzan ulertzeko dagoen ikuspegi instrumental eta teknozentrista alde batera uzteko arrazoiak eskainiz.

Edizio 1