Azal gogorra, 350 orrialde
Euskara, Ingelesa hizkuntza
Aztarna(e)k argitaratua.
Zeru horren infernuak
Azal gogorra, 350 orrialde
Euskara, Ingelesa hizkuntza
Aztarna(e)k argitaratua.
Shakespeareren sonetoak euskaraz, Mikel Laboa Katedraren eskutik.
Sonetoak Juan Garziak euskaratu ditu; Koldobika Jauregi arduratu da irudiez eta diseinuaz; eta Joxan Goikoetxea musikaz, grabazioaz eta argitalpenaz. Aztarna argitaletxeak kaleratu du proiektua, Mikel Laboa Katedrak bultzaturik.
Proiektu bikoitza da: liburu bat (William Shakespearen sonetoak) eta disko bat (Zeru horren infernuak). Shakespeareren sonetoak lirikaren gailurrik bikainenetarikotzat jotzen dira; bildumak 154 obra ditu, eta hauek euskaratu ditu Juan Garzia Garmendia literatura-itzultzaileak Mikel Laboa Katedraren bultzada eta laguntzarekin.
Baina proiektua hori baino zabalagoa izan da. Sonetoen hautaketa bat egin eta gero, Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri die ahotsa, Goikoetxearen beraren musika moldaeraz eta haren gidaritzapean. Paco Ibañez, Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Petti eta Amaia Azkue.
Kanta bihurturikoez gainera, bada doinu gehiago. Errezitazioetariko batzuk musikaz girotu eta apainduak doaz, bereziki landurik eta kantekin tartekaturik.
Lana …

Lana Aztarna argitaletxearekin kaleratu da. Koldobika Jauregi artista bikaina arduratu da liburu-diskoaren alderdi plastikoaz, bai diseinuari eta bai irudiztatzeari dagokionez.
Proiektu honekin, Shakespeareren sonetoak, letratik ahotsera, eta musika eta irudira eraman ditu Mikel Laboa Katedrak, literaturako obra garrantzitsuenetako bat euskaraz irakurri eta entzuteko aukera emanaz.