Euskara hizkuntza
Atarian
- ISBN:
- 978-84-9109-813-3
ISBN-a kopiatu!
(0 berrikuspen)
Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua...; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian.
Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan.
Hiru pertsonaia, hiru ahots, elkarren atarian; maitasuna, gauari langa jartzeko bide bakarra.