Euskara, Gaztelania hizkuntza
Aztarna(e)k argitaratua.
Euskara, Gaztelania hizkuntza
Aztarna(e)k argitaratua.
Hesia urraturik Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez, 2020. urtean, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria.
13 atalez osatua dagoen oratorioa bere barne kezkak eta pasioa, fedea, etsipena, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea, babesa etab. bezalako zalantza existentzialak inork gutxik bezala adierazteko gaitasuna izan zuen artistaren pentsamendu eta imajinario filosofiko-estetikoan sakondu eta horiek gogora ekartzeko gonbidapena da. Azken urteotan estreinatua izateko saiakera eta ekimen ugari izan dituen proiektu hau orain Landarbaso Abesbatzako zuzendari den Iñaki Tolaretxipik ere bultzatzen du. Abesbatza hau heldutasun eta lorpen artistiko egoera bikainean dagoen taldea da, eta Goikoetxeak azken urteotan proiektu desberdinetan haiekin elkarlanak egin ditu.
Nola Goikoetxeak hala Tolaretxipik, Juanjo Ocón maisu donostiarraren esku jarri nahi izan dute Kaabestri Ensemble orkestra eta Landarbaso Abesbatza + Kontari haur-abesbatza gidatzeko ardura. Miren Urbieta eta Beñat Egiarte sopranoa/tenorra bakarlari nabarmenak eta parte hartu dute 65 minutu irauten duen obra honetan. …
Hesia urraturik Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez, 2020. urtean, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria.
13 atalez osatua dagoen oratorioa bere barne kezkak eta pasioa, fedea, etsipena, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea, babesa etab. bezalako zalantza existentzialak inork gutxik bezala adierazteko gaitasuna izan zuen artistaren pentsamendu eta imajinario filosofiko-estetikoan sakondu eta horiek gogora ekartzeko gonbidapena da. Azken urteotan estreinatua izateko saiakera eta ekimen ugari izan dituen proiektu hau orain Landarbaso Abesbatzako zuzendari den Iñaki Tolaretxipik ere bultzatzen du. Abesbatza hau heldutasun eta lorpen artistiko egoera bikainean dagoen taldea da, eta Goikoetxeak azken urteotan proiektu desberdinetan haiekin elkarlanak egin ditu.
Nola Goikoetxeak hala Tolaretxipik, Juanjo Ocón maisu donostiarraren esku jarri nahi izan dute Kaabestri Ensemble orkestra eta Landarbaso Abesbatza + Kontari haur-abesbatza gidatzeko ardura. Miren Urbieta eta Beñat Egiarte sopranoa/tenorra bakarlari nabarmenak eta parte hartu dute 65 minutu irauten duen obra honetan.
2022an, obra jasotzen duen disko-liburuaren aurkezpenarekin batera, ganbera-bertsio bat estreinatu da, Joxan Goikoetxeak berak akordeoian parte hartuko duen kontzertu-bira batean interpretatuko dena.