Sorgin Belarra

Azal biguna, 310 orrialde

Euskara, Gaztelania. hizkuntza

Erein(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9109-492-0
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

XVI. mendea izugarrizko sorgin-ehiza piztu zen Nafarroan. Horretaz datza Toti Martinez de Lezearen Sorgin belarra-ren eleberria.

Protagonistak dira Pedro Balanza eta Bernabe de Avellaneda inkisidoreak baina, batez ere, Loredi emakumea.

Lorediren ama, bera jaio bezain pronto, hil zen. Hori, jendearen ustez, familia horren zazpigarren alaba izateagatik augurio txarra izan zen.

Oso goiz inkisizioarekin topo egin zuen: lehen memento batean Pedro Balenzarekin, neskatoa izanez, ankerkeria handien errudun zela pentsatu zuen eta erre nahi izan zuen. Aitarekin ihes egin zuen. Eta hurrengo urteetan Bernabe de Avellanedarekin. Honek, sorginekin obsesio handia du eta loredirengan bere aurreiritzi eta obsesio guztiak kokatzen ditu.

Oso liburu polita eta bitxia da: alde batetik garai horretako beldurrei, sineskeriei, giroari baita inkisizioari buruz ere gauza gehiago ezagutzeko eta bestetik neska baten ibilerak eta deskubrimendu pertsonalak laguntzeko.

Edizio 1