Euskara hizkuntza
UEU(e)k argitaratua.
Euskal Herriko erlezaintza lehen eta orain
Euskara hizkuntza
UEU(e)k argitaratua.
Lehenengoan, zenbait Pandemia-garaian, nire etxeko hainbat paper begiratzean, konturatu nintzen nire 35 urteko ibilbidean pilaturik nituela erlezaintzako hainbat dokumentu, fotokopia, liburu eta abar. Gai batzuk bitxiak iruditu zitzaizkidalako garai hartan, adibidez, Aristoteles filosofoak erleez idatzitakoa. Beste batzuk jendearekin harremanetan gertatutakoak; kasu honetan sar ditzaket erleekiko ohiturak: erlea ezin zela saldu edo erosi, edo erleari etxekoaren heriotza abisatu behar zitzaiola, edo erlea erre egiten zutela eztia kentzeko, etab.
Ezagutzen nituen euskal idazleek erleen ernalkuntzaz zituzten zalantzak, edo erlauntzean erregeak ala erreginak agintzen ote zuenez.
Esaera zaharrak ere banituen jasotakoak. Profesionalki erlezaintzara emana nengoela jakitean maiz esaten zidatena: Ez ezak interes osoa erleetan jarri. Baina, interes osoa erlezaintzan jarriz, ibilian ezagutu ditugu erle-produktu berriak eta haien ezaugarriak; halaber, polinizazioa dela eta, erleak duen garrantzia.
Hari-mutur horietan guztietan trabatuta igaro da nire erlezaintzako bizibidea, geroz eta gauza gehiago ezagutuz, eta Euskal Herriko erlezaintzari bultzaka, elkarte askotan parte hartuz. Urte horietan jasotakoa dator liburu …
Lehenengoan, zenbait Pandemia-garaian, nire etxeko hainbat paper begiratzean, konturatu nintzen nire 35 urteko ibilbidean pilaturik nituela erlezaintzako hainbat dokumentu, fotokopia, liburu eta abar. Gai batzuk bitxiak iruditu zitzaizkidalako garai hartan, adibidez, Aristoteles filosofoak erleez idatzitakoa. Beste batzuk jendearekin harremanetan gertatutakoak; kasu honetan sar ditzaket erleekiko ohiturak: erlea ezin zela saldu edo erosi, edo erleari etxekoaren heriotza abisatu behar zitzaiola, edo erlea erre egiten zutela eztia kentzeko, etab.
Ezagutzen nituen euskal idazleek erleen ernalkuntzaz zituzten zalantzak, edo erlauntzean erregeak ala erreginak agintzen ote zuenez.
Esaera zaharrak ere banituen jasotakoak. Profesionalki erlezaintzara emana nengoela jakitean maiz esaten zidatena: Ez ezak interes osoa erleetan jarri. Baina, interes osoa erlezaintzan jarriz, ibilian ezagutu ditugu erle-produktu berriak eta haien ezaugarriak; halaber, polinizazioa dela eta, erleak duen garrantzia.
Hari-mutur horietan guztietan trabatuta igaro da nire erlezaintzako bizibidea, geroz eta gauza gehiago ezagutuz, eta Euskal Herriko erlezaintzari bultzaka, elkarte askotan parte hartuz. Urte horietan jasotakoa dator liburu honetan.